Incansables Txaranga 9 musikariz osatutako taldea da. Duten esperientzia zalantzaz kanpo geratzen da, 50 urte baino gehiago daramatzate herrialde ezberdinetako kaleak alaitzen. Urte guzti hauek eta duten kalitate musikalari esker, Incansables txaranga, gaur egungo txarangen artean puntakoenetakoa bilakatu dute.

Incansables Txarangaren sortzaileak: Pipas, Zapa, Canario, Paotxa eta SietemesinoTaldearen historia 1971. urtean hasi zen. Incansables, Hernani, Tolosa eta Villabonako bost lagunek sortu zuten, Txomin Castro “Sietemesino”, Jesus Maria Zalacain “ Pipas”, Jose F. Esnaola “Paotxa”, Felipe Sagarna “Zapa” eta Joaquin Ortega “Canario”-k, gaur egun txarangan jarraitzen duen sortzaile bakarra. Hasiera batean ez zuten erantzukizun handirik, gustoko zuten musika jo eta herriz herri, parrandaz parranda ibiltzen baitziren. Lehen hamarkada honetan musikari ez zioten jaramon handirik egin, nahiago zuten euren tripak zaindu, egarria asetu eta edozein aitzakiarekin instrumentuak atera eta kaleak alaitu.

Urte batzuk igaro eta herrialde asko bisitatu ostean (Bretaña, Issoudum, Baiona, Bartzelona, Madril, Errioxa eta Euskal Herriko herri ugari) 80. hamarkadan, aurreko urteetan irabazitako ospea hobetu nahian, seriotasunez ekin zioten musika arloari eta grabazioak, entseguak, moldaketa landuagoak e.a. egiten hasi ziren.

Gaur egun “txaranga”-z daukagun kontzeptuaren errudun handienetariko bat, aipatu berri dugun “Canario” da, bera baita garai hartan, gaur egun txarangero gehienak ezagutzen ditugun moldaketa zein konposizio gehienak egiten hasi zena. Hartutako lanak, errepertorioaren kalitatean eragin handia izan zuen, urte hauetan, musikak parrandei tokia jan zien eta txarangaren alderik profesionalena erakusten hasi ziren emanaldietan. Moldaketa zein konposizioen mailak hurrengo urteetan gorakada nabarmen bat izan zuten, honen erakusgarri dira grabatutako 3 L.P, 4 CD eta beste grabazio eta publikazioetan eginiko kolaborazio ezberdinak.

Txarangaren errepertorioari dagokionez, esan, txarangako partaideen moldaketa eta konposizio originalak direla hein handi batean. Moldaketa eta konposizio hauen barruan estilo eta garai guztietako abestiak entzun ditzazkegu. Pasodoble eta jota klasikoetatik hasi, eta gaur egungo abestietaraino, korrido eta balts mexikar, manbo, kunbia, rock, swing e.a luze batetik pasatuz, beti ere euskal errepertorio herrikoi zabalak duen garrantzia ahaztu gabe.

Beraz, herriko festa, bazkari, kontzertu edo antzeko ekitaldiren bat antolatzeko intentziorik badaukazu, ez izan zalantzarik; Incansables Txarangarekin kontaktuan jarri eta gustu handiz erantzungo dizugu inolako konpromisorik gabe.